Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Zabaleta:"Borroka armatua uzteko exijitu behar dio Batasunak ETAri"

Patxi Zabaletak begi onez hartu du Batasunak ETAri Altsasuko Adierazpena errespetatzea eskatu izana, baina armak uzteko exjitu behar diola eta erakundeak hori onartu egin behar duela azpimarratu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzailearen iritzian, Batasunak "borroka armatua uzteko exijitu behar dio ETAri eta erakundeak erabaki hori bete egin behar du". Martxoaren 4ean ospatuko den Aberri Eguna "indarkeria amaitzea eskatzeko erabili behar da", erantsi du.

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Zabaletak esan du Frantziako poliziaren hilketak "hautsi" egin duela ezker abertzaleak bide politikoak eta demokratikoak erabiltzeko egindako apustutik sortutako prozesuaren "garapen normala".

"Ezker abertzalearen beste sentsibilitate horrek agertutako erreakzioak, batean kale eta bestean bale egin du. ETAri prozesua errespetatzeko eskatu dio eta hori ona da, baina bestetik ez dira gertatutakoaren mailan egon eta ez dute esan beharrekoa esan", nabarmendu du.

Aralarreko buruzagiak uste du Aberri Eguna "ETA erakundeari indarkeria utz dezala exijitzeko" erabili behar dela. Horrez gain, egun hori "giza-eskubide guztien defentsa egiteko eta eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzeko" erabili behar dela ere adierazi du.

"Gu Alderdien Legearen aurka gaude eta hori ere aldarrikatu behar da Aberri Egunean", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea