Politika -

Akordioa

Foru Hobekuntza eraberritzeko ituna sinatu dute Nafarroan

Foru Hobekuntzari egin dioten aldaketa nagusia hauteskundeak aurreratuz gero, ondoren hasiko den agintaldia lau urtekoa izatea ahalbideratuko duen araua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foru Hobekuntza Legea eraberritzeko ituna sinatu dute gaur goizean Espainiako eta Nafarroako Gobernuek. Aldaketa nagusiena, hauteskundean aurreratuz gero, legealdia lau urtekoa izango dela ahalbidetzea.

UPNk eta PSNk ekimena txalotu egin dute, ez ordea Nafarroa Baik eta Ezker Batuak.

Nafarroako Jauregian Manuel Chaves Espainiako Gobernuko Lurralde Politikarako ministroa eta Miguel Sanz Nafarroako presidentea izan dira.

Foru Hobekuntzari egin dioten aldaketa nagusia hauteskundeak aurreratuz gero, ondoren hasiko den agintaldia lau urtekoa izatea ahalbideratuko duen araua. Izan ere, gaur egun Madrilek deitutako udal hauteskundeekin bat egin behar du Nafarroak.

Horrez gain, Arartekoa eta 1982. urtetik sortutako erakundeen aipamena jasoko du testuaren berridazketak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea