Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Politikak ez du TSJPVko buruaren aukeran eragingo, Tapiaren ustez

Arabako Probintzia Auzitegiko epaileak adierazi duenez, konfidantza "osoa" du CGPJrengan eta erabakia "hautagaien meritu eta gaitasunak" kontuan hartuz hartuko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaime Tapia Arabako Probintzia Auzitegiko epaileak adierazi duenez, "politikak" ez du EAEko Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko (TSJPV) presidente berriaren aukeraketan eraginik izango. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (CGPJ) Tapia eta beste bi hautagaien artean hartu behar du erabakia.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, CGPJrengan konfidantza "osoa" duela adierazi du Tapiak. Bere ustez, "hautagaien meritu eta gaitasunak" kontuan hartuz hartuko dute erabakia. CPGJak asteazkenean erabakiko du zein izango den TSJPVko presidente berria prozesuko hirugarren deialdian, beste bi arrakasta barik egin ostean. Horren ondorioz, Ruiz Piéirok urte bete baino gehiago darama karguan.

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaleak adierazi duenez, karguko hiru hautagaiak, Jaime Tapia, Juan Mateo Ayala eta Juan Luis Ibarra, "kandidatu apartak" dira edozein erabakirekin "pozik" egongo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea