Politika -

Auzitegi Nazionalaren epaia

Askapenako kideak: 'Absoluzioa garaipen politiko bat da'

Hala ere, sententziak “azken bost urteetan egindako kaltea konpontzen ez” duela uste dute Walter Wendelin, Gabriel Basañez, Unai Vazquez, David Soto eta Aritz Gamboa Askapenako kideek.

Askapenaren prentsaurrekoa Iruñean. Argazkia: Askapena
Askapenaren prentsaurrekoa Iruñean. Argazkia: Askapena
'Absoluzioa garaipen politiko bat da'

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETArekin zerikusia dutela ezin frogatu eta Auzitegi Nazionalak libre utzi zituen atzo Askapenako bost kide. Askapenako buruzagien hitzetan, sententzia ?garaipen politiko? bat da. Hala ere, egindako kaltea ?inondik inora ere? konpontzen ez duela erantsi dute.

Askapenako kideek prentsaurrekoa eman dute gaur Iruñean. Eleak mugimenduko eta Libre dinamikako kideek lagundu dituzte.

Erakunde terroristarekin lankidetza egotzita, Fiskaltzak sei urteko espetxe-zigorra eskatzen zuen Walter Wendelin, Gabriel Basañez, Unai Vazquez, David Soto eta Aritz Gamboarentzat, baina Auzitegi Nazionalak absolbitzea erabaki zuen atzo ETArekin lotura zuzena zutela frogatzea ezinezkoa izan delako, nahiz eta ?ETAren ezkutuko erakundeekin? zerikusia izan.

?Errepresioaren kontra, herriaren borroka?

Walter Wendelinek, gaztelaniaz, eta Itsaso Lekuonak, euskaraz, azaldu dutenez, sententzia ?funtsean eta batez ere? garaipen politiko bat da; ?Espainiako Estatuaren politika errepresiboaren aurka herriaren borroka? bultzatu duten pertsona eta erakunde guztien garaipena, alegia.

Hala eta guztiz ere, epaiak ?azken bost urteetan egindako kaltea konpontzen ez? duela uste dute: ?atxiloketa, inkomunikazioa, tortura arriskua, badaezpadako kartzelaratzea, sakabanaketa, baldintzapeko askatasuna, ondasunen blokeoa, familiak arriskuan, pasaporterik gabe, kontrol judizialaren eragina bizitzan eta epaiketan zehar Askapena, Herri Aske eta Elkartrukeren defentsa eskubidearen urraketa?.

Askapenako kideen prentsaurrekoa Askapena

Askapenako kideen prentsaurrekoa Askapena

Askapenako kideen prentsaurrekoa Iruñean. Argazkia: Askapena

?Eskubideen urraketa horiek guztiak oharkabean pasatu eta ahazten? utziko ez dituztela azpimarratu dute. Hala, absoluzioa eskubideen urraketarekin jarraituko ez denaren ?bermerik ez? dela adierazi dute.

Zentzu horretan, oraindik kide ugari epaiketaren zain daudela gogorarazi dute. ?400 pertsona baino gehiago ezin zurituzko salbuespen espetxe politika kriminala? jasaten ari direla salatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Iruñea azken orduko berriak Albisteak