Politika -

Gipuzkoa

PSEk Juan Priede zinegotzi sozialista omendu du Orion

Iñaki Arriola PSEko idazkari nagusiak Priede "heroia" dela adierazi du. ETAk duela zortzi urte hil egin zuen zinegotzia, 69 urterekin eta erretiratuta zegoela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSEk Juan Priede zinegotzi sozialista omendu du Orioko hilerrian, ETAk hil zuela zortzi urte betetzen diren egunean.

Hildakoaren hiru semeek, PSEko hainbat agintarik eta terrorismoaren zenbait biktimek ekitaldian parte hartu dute.

Iñaki Arriola Gipuzkoako PSEko idazkari nagusia eta Etxebizitza, Garraio eta Obra Publikoetako sailburuak Juan Priede goraipatu du "herrialde honetako heroien" eredu gisa aipatuz.

ETAk 69 urte zituela eta erretiratuta zegoela hil egin zuen Juan Priede Orion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea