Politika -

Aberri Egunean

Manifestazioa deitu dute Espainiako banderaren kontra, Bilbon

Ezker abertzaleko, EAko eta Euskadiko Ezkerrako zinegotzi ohiek salatu dutenez, "atzerriko banderak jartzen dituzte gure nortasunaren ikurrak mespretxatuz".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herritar talde batek, ezker abertzaleko, EAko eta Euskadiko Ezkerrako zinegotzi ohiak tarteko, manifestazioa deitu dute datorren ostiralerako, Aberri Egunerako, Bilboko udaletxean duela bi urte Espainiako bandera "inposatu" zutela salatzeko.

Aitziber Ibaibarriagak eta Aritz Bengoetxeak (EAren zinegotzia Bilboko Udalean aurreko legegintzaldian) agiri bat irakurri dute "gure nortasunaren ikurrak mespretxatuz, Euskal Herriko erakundeetan atzerriko banderak" jartzen dituztela gaitzesteko.

Manifestazioa deitu dutenek gogora ekarri dutenez, datorren apirilaren 4an, Aberri Egunean, bi urte beteko dira Bilboko udaletxean Espainiako bandera "berriro inposatu zigutenetik" eta hori dela eta, independentista guztiei manifestazioan parte hartzeko deia egin diete, "Geurea Ikurriña, Independentzia" lelopean, eta ELA, LAB eta ESK sindikatuen babesarekin.

Gainera, Irun eta Hendaia (Lapurdi) artean ospatuko duten Aberri Egun"“zabal eta bateratuan" parte hartzeko gonbitea egin diete herritarrei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea