Politika -
Valentziako alkate ohia
PPk blindatu egin du Rita Barbera, foruduna izaten jarrai dezan
Hain zuzen ere, Senatuko Diputazio Iraunkorrera bidali du. Horrela, foruduna izaten jarraituko luke Gorteak deseginda ere.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
PPk Senatuaren Diputazio Iraunkorrean kokatu du Rita Barbera Valentziako alkate ohia, eta, horrenbestez, foruduna izaten jarraituko du hauteskundeak errepikatu arren, organo hori baita Gorte Orokorrei jarraipena ematen diena legegintzaldien artean.
Hain zuzen ere, ordezko gisa arituko da Senatuko Diputazio Iraunkorrean, Europa Press agentziak jakinarazi duenez.
Gainera, Barbera bokal izango da Goi Ganberako bi batzordetan: Konstituzionalean eta Ekonomiakoan. Hori bai, ez da presidente izango.
Lantalde horiek guztiak gaur eratu dituzte, eta Valentziako alkate ohia ez da joan saiora.
Jose Manuel Barreiro PPk Senatuan duen bozeramaileak defendatu egin du Barbera Diputazio Iraunkorrean egotea, eta ziurtatu du horrek ez dakarrela "babes berezirik".
Valentziako Udal ohian ustelkeria auzi ugari agertzen ari dira, baina Barbera ez dago inputatuta, foruduna baita.