Politika -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

"Gehiegizko neurriak" hartu dituzte ustezko traman, dio Egibarrek

EAJko GBBko presidentearen arabera, "oso arraroa" delitu ekonomikoen kasuetan auzipetuak fidantzarik gabe aske uztea, eta hori EAJrentzat "seinale ona" dela uste du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar EAJko GBBko presidenteak adierazi duenez, "izugarrizko pilota sortu da" eta "gehiegizko neurriak" hartu dituzte, zortzi agintari jeltzaleen ustezko ustelkeria kasuan. Eroskeria, influentzia-trafikoa eta dirua zuritzea leporatu diete.

Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean, auzipetuek "gogoz deklaratuko" zuketela nabarmendu du, Ertzaintzak atxilotu eta Epaitegira eraman barik. Egibarren ustez ez zegoen arrazoirik "frogaren bat desagertarazteko edo suntsitzeko".

Agintari jeltzaleak azpimarratu duenez, delitu ekonomikoetako kasu batean auzipetuak fidantza barik aske uztea "oso arraroa" da eta hori "seinale ona da" EAJrentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea