Politika -

Laster onartuko dute

Jaurlaritzak eta Gobernu espainiarrak Egonkortasun paktua itxi dute

Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaleak iragarri duenez, eskatutako zor igorpena onartzea espero dute. Egonkortasun Plana "Ministro Kontseiluak sinatu eta onartuko du", baina Aste Santuaren ostean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak eta Gobernu espainiarrak Egonkortasun Planaren inguruan adostasunera heldu dira, Idoia Mendia Jaurlartizako bozeramaleak adierazi duenez.

"Bi aldeentzako egokia den akordioa itxi dugu", adierazi du Mendiak, "Ministro Kontseiluak Egonkortasun Plana sinatu eta onartu dezan".

Espainiako Gobernuak eskatutako zor igorpena onartuko duela espero du Jaurlaritzak, baina Aste Santuaren ostean. Hala ere, Ekonomia Departamentuko iturriek akordio itxita ez dagoela oraindik zehaztu dute.

Euskal Administrazioa Gobernuak 2.050 milioi euroko zor igorpena baimenduko duen zain dago, diputazioek diru bilketan izan duten beherakadari aurre egiteko.

Mendiak argi du Kontseilu Ministroak Plana onartuko duela, baina Ekonomia sailburuak euskal Ganberan emango dituen azalpenei itxaron behar dela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea