Politika -
Bartzelona
Klinikoki hiltzat jo dute Muriel Casals, Junts pel Sí-ko diputatua
Bartzelonako Ospitale Klinikoan dago ingresatuta urtarrilaren 30etik, txirrindulari batek kolpatu ostean.
eitb.eus
Muriel Casals, Junts pel Sí alderdiko diputatua Kataluniako Legebiltzarrean, Bartzelonako Ospitale Klinikoko zainketa intentsiboetako unitatean dago ingresatuta heriotza kliniko egoeran, joan zen urtarrilaren 30ean bizikleta baten aurka izandako istripuaren ondorioz izandako zauri larriak direla eta.
Gaur arratsalde-iluntze partean argitara eman diren zenbait informaziok haren heriotzaren berri eman dute, baina ez da oraindik alderdi hori baieztatu.
Muriel Casals Omnium Cultural erakundeko presidentea izan zen, baina kargua utzi zuen Junts pel Sí alderdiko zerrendetan Kataluniako 2015eko irailaren 27eko hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko.