Politika -

Ebazpena

Zornotzako "Txiki eta Otaegi" kalearen izena kentzeko agindu dute

Bilboko epaitegiak Dignidad y Justiciaren helegitea onartu du, fusilatuen omenezko xafla eta kalearen izena aldatzeko kautelazko neurriari dagokionean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Administrazio Auzietarako bigarren Aretoak Zornotzako (Bizkaia) Txiki eta Otaegi kalearen izena kentzeko agindua eman du.

Jon Paredes Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak diktadura garaiko azken fusilatuak izan ziren 1975eko irailaren 27an, Franco hil baino bi hilabete lehenago.

Ebazpenean agertzen denez, Bilboko epaitegiak Diginidad y Justiciak aurkeztutako helegitea onartu du Txiki eta Otaegi kalearen izena kentzeko eta horien omenezko xafla kentzeko kautelazko neurriari dagokionez. Hala ere, errefusatu egin du Udalak kaleari aipatu izena jartzeko hartu zuen erabakia baliogabetzea, gaiaren funtsean sartzea izango litzatekeelako, eta hori ezin da egin kautelazko neurrien kasuan.

Epailearentzat, xaflak eta kalearen izenak "aipatu terroristak goratzen dituzte eta omenaldia egiten diete eta merituak eman, eta horrek biktimen intimitateari eta ongizate fisikoari eta psikologikoari kalte egin diezaioke", beraz, xafla eta kalearen izena kendu egin behar dira.

Gainera, neurri hori hartzeak "interes orokorrari kalterik ez" diola egiten argudiatu du, izan ere, Zornotzako Udalak "ez du erakutsi ze kalte egingo lukeen xafla eta kalearen izena kentzeak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea