Politika -

Auzitegi Nazionala

Parisetik Madrilera eraman dute Gregorio Vicario Setien ETAko kidea

Presoak Cosme Delclaux eta Jose Maria Aldaya enpresaburuen bahiketetan parte hartu zuen.

Gregorio Vicario Setien ETAko kidea. EFE
Gregorio Vicario Setien ETAko kidea. EFE
Gregorio Vicario Setien ETAko kidea. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak Parisetik Madrilera eraman du Gregorio Vicario Setien ETAko kidea, Espainiako Auzitegi Nazionalak epaitu nahi baitu, besteak beste hilketa delitua egotzita.

Setieni 17 urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zioten Cosme Delclaux bahitzeagatik. Enpresaburua 232 egun izan zuen ETAk gatibu, 1996ko azaroaren 11tik 1997ko uztailaren 1era, Irungo zulo batean.

Urtebete lehenago, Vicario Setienek parte hartu zuen Jose Maria Aldaya industria-gizonaren bahiketan. 1995eko maiatzaren 8an atzeman zuten, eta hurrengo urteko apirilaren 13an askatu, sendiak bahi-saria ordaindu eta gero.

Besteak beste, Bartzelonan Poliziaren patruila baten aurka bonba-auto bat zartarazteagatik ere kondenatu zuten, 18 urteko espetxe zigorrera.

ETAko kidea 2001eko martxoan atxilotu zuten, Annonay herrian (Frantzia), Grenoblen 1.600 kilo lehergai ostu ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Presoak bideoak ETA