Politika -
Familiaren osasunagatik
Otegi aske uzteko eskaria atzera botatzea erabaki du ANk
Bai fiskala eta baita Dignidad y Justicia akusazioa ere Otegi aske uzteko eskaeraren aurka agertu dira. Aurrekoan Estatutik kanpo irtetzeko zeukan debekua hautsi egin zuela azpimarratu dute.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak ez du Arnaldo Otegi ezker abertzaleko bozeramaile ohia aske utziko. Aste honetako hasieran egin zuen eskaera Otegiren abokatuak, familiaren osasuna txarra dela azalduz. Auzitegi Nazionalaren ustez, Otegik delituak egin ditzake, aske gelditzekotan. Bai fiskala eta baita Dignidad y Justicia akusazioa ere Otegi aske uzteko eskaeraren aurka agertu dira. Haien esanetan, aurrekoan Estatutik kanpo irtetzeko zeukan debekua hautsi egin zuen, eta berriro egin dezake.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea