Politika -

Egi Eguna

Urkullu: "Orriren bat usteldu arren, EAJk indartsu jarraituko du"

EAJko presidenteak Arabako zenbait agintari jeltzale nahastu dituen ustezko ustelkeria kasuari buruz hitz egin du, bere alderdian "zintzotasuna edozeren gainetik" dagoela adieraziz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJko presidenteak adierazi duenez, "baliteke orriren bat usteltzea", baina EAJren "zuhaitzak zutik, bizirik eta indartsu" iraungo du.

Zerainen (Gipuzkoa) ospatutako Egi Egunean, Urkulluk Arabako zenbait agintari jeltzale zipriztindu dituen ustezko ustelkeria kasuari buruz hitz egin du alderdiko gazteriaren aurrean.

Agintari jeltzalearen arabera, "zintzotasuna edozeren gainetik" dago EAJan. Alderdia "inplikatuta ez" dagoela azpimarratu du ere, eroskeria leporatu dieten Arabako agintarien errugabetasun-presuntzioa aldarrikatuz.

Urkulluk Jaurlaritza kritikatu du "gizartean tokirik ez" duela adieraziz, eta "paralisis eta desorientazioaren sinonimo" dela eta "Euskadiren etorkizunagatik ez hatzik ez duela mugitzen" gehituz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea