Politika -
'Palma Arena' kasua
PPk Matasek eskatutako baja onartu du
"Ahal izanez gero, bere errugabetasuna frogatzeko" eskatu dio Rajoyk Matasi. 'Palma Arena' ustelkeria kasuan nahastuta dago Balearretako presidente ohia.
Erredakzioa
''Palma Arena'' kasuan nahasturik dagoen Jaume Matas Balearretako PPko presidenteak aldi baterako baja eskatu du PPko kidetza uzteko, epaiketa prozesuaren ondorioz. PPko zuzendaritzak onartu egin du baja hori.
Mariano Rajoy PPko buruzagi nazionalak "ahal izanez gero bere errugabetasuna frogatu" dezala eskatu dio Matasi. "Ustelkeriaren kontra", PP, "zorrotza" izango dela ere gehitu du Rajoyk.
''Palma Arena'' kasuko epaileak Balearretako PPko presidentearen kontrako epaiketaren autoaren iragarpena bihar arte atzeratu du.
Fondo publikoak bidegabe erabiltzea, dokumentuak faltsutzea, administrazio prebarikazioa, iruzurra administrazioa eta diruaren zuriketa.
Ustelkeriaren kontrako fiskaltzak baldintzapeko kartzela eskaut dio. Horrela izanez gero, 3 milioi euro behar izango ditu kartzelatik irteteko.