Politika -
Justizia Administrazioa
Euskara ez da nahitaezko baldintza izango EAEko Justizian
Merezimendu edo meritu modura hartuko da kontuan Justizian funtzionario izateko, baina ez betebehar edo baldintza modura.
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazio-auzietarako aretoak 2009ko urrian emandako epaia irmoa da. Horren arabera, Justiziako funtzionari izateko euskara jakiteak puntuak emango ditu, baina ez da derrigorrezko baldintza izango. Ibarretxeren Gobernuak Auzitegi Gorenean aurkeztu zuen helegiteari eustea uko egin dio Patxi Lopezen Gobernuak.
Euskal Auzitegi Nagusiak euskara baldintzatzat zehazten zituzten artikuluak baliogabetu ditu.
Aurreko dekretuaren arabera, zenbait lanpostuetarako euskara exigitu zitekeen, baina postua betetzeko euskara ezagutza maila nahikoa zuen inor egon ezean, ez litzateke postua beteko. Hortaz, profil jakin hori edukiko luketen bitartekoren artean aukeratu lukete.
Labur esanda, euskara dakitenek lehentasuna, baina ez beharrezkoa zenbait leku betetzeko orduan.