Politika -

Presoak

Lorentxa Guimon preso angeluarra aske gelditu da

Crhon eritasun larria du preso angeluarrak eta gaur atera da baldintzapeko askatasunean kalera, gaixotasunagatik artatzeko.

EITB.EUS | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lorentxa Guimon larriki gaixorik dagoen preso angeluarra gaur atera da Renneseko kartzelatik, baldintzapeko askatasunean. 2003az geroztik zegoen preso eta Crhon eritasun larria du.

Frantziako Justiziak Lorentxa Guimoni baldintzapeko askatasuna ematea erabaki zuen otsailaren 25ean. Hiru aldiz eraman dute ospitalera azken bi hilabetean eta gaixotasunagatik artatzeko espetxetik kanpo egon behar duela iritzi zion auzitegiak.

Eritasun hori maila gorenean du angeluarrak eta ez du sendabiderik. Konplikazioen artatzea eta presondegia bateraezinak direla onartu zuten berriro epaileek.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Presoak argazkiak Frantzia albisteak Albisteak