Politika -

Atxiloketa

Ezker abertzaleko buruzagi bat atxilotu dute Venezuelan

Atzemandakoa Walter Wendelin da. Askapena GKEko kidea da, eta 2004an, Europako hauteskundeetan, Herritarren Zerrenda (HZ) ezker abertzalearen plataformako zerrendaburuetako bat izan zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako Poliziak Walter Wendelin Askapena GKEko eta ezker abertzaleko buruzagia atxilotu du igande honetan.

Atxilotutakoa Herritarren Zerrendako (HZ) zerrendaburuetako bat izan zen. Plataforma hori ezker abertzaleak 2004ko Europako hauteskundeetara aurkeztu zuena da, eta Auzitegi Gorenak legez kanpo utzi zuen, Batasunaren ondorengoa zela argudiatuta.

Iturri ofizialek ez dute baieztatu atxiloketa, baina Marino Alvaradok, Giza Eskubideen aldeko ''Provea'' GKEko kideak, EFEri azaldu dionez, Wendelin Maiquetiako aireportuan atzeman zuten, Mexikotik zetorrela Venezuelan sartzekotan zegoela.

Harrezkero Venezuelako Polizia Politikoaren egoitzan daukate, Caracasen hain zuzen ere.

"Galdekatzen ari dira eta baliteke bihar [gaur] espainiaratzea", gaineratu du Alvaradok.

''Provea'' GKEko kideak azaldu du harremanetan jarriko dela Herriaren Defendatzailearekin, atxiloketa salatzeko.

Wendelin Caracasen izan zen duela hilabete batzuk, Venezuelako ezkerrak antolatutako jardunaldi batean parte hartzen, hango hedabideek informatu dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea