Politika -

Polizia operazioa

Frantziako Poliziak zortzi pertsona atxilotu ditu Iparraldean

Hain zuzen ere, azken urteetan agentzien eta turismo-guneen aurka "Euskal Herria ez dago salgai" lelopean jazotako erasoen aurkako operazio batean atzeman dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Polizia Judizialak eta Jendarmeriak gutxienez zortzi pertsona atxilotu dituzte Iparraldean, "Euskal Herria ez dago salgai" lelopean azken urteetan jazotako erasoen harira, Poliziaren iturriak aipatuta Vasco Press agentziak informatu duenez.

Hain zuzen ere, azken urteetan Iparraldeko higiezinen agentzien eta turismo-guneen aurka izan diren erasoak argitzea du helburu polizia operazioak.

Atxiloketak hainbat herritan egin dituzte, eta operazioa zabalik dago oraindik. Horrenbestez, ez da baztertzen atxiloketa gehiago egitea.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zazpi atxiloketaren berri eman du, eta Donibane Lohitzunen, Ziburun eta Azkainen egin dituztela gaineratu du.

Atzemandakoak polizia-etxetara eraman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea