Politika -

Bitartekoen proposamena

Bere konpromisoa aintzat hartzea "eskertu" du ezker abertzaleak

"Ibilbide eta prestigio handiko" adituek ezker abertzaleak "egin berri duen" eztabaida "aintzat hartu izana eskertu" dute komunikatu batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAri su-eten bat ezartzeko eskatu zioten atzo nazioarteko bitartekoek Europako Parlamentuan, proposamen baten bidez. "Indarkeriarik gabeko prozesu demokratiko baten alde" duten "konpromisoa" aintzat hartzea "eskertu" die ezker abertzaleak bitarteko horiei.

"Ibilbide eta prestigio handiko" adituek ezker abertzaleak "egin berri duen" eztabaida "aintzat hartu izana eskertu" dute komunikatu batean. Era berean, "parte-hartzea" eskertu die ezker abertzaleak.

"Elkarrizketaren eta negoziaketaren bidez, proiektu politiko guztiak, independentista barne, defendatzeaz gain, gauzatu ahal izango diren marko batera eraman behar digu prozesuak", erantsi du ezker abertzaleak.

"Nazioarteko adituen deklarazioa Euskal Herrian beste marko bat lortzeko ekarpen garrantzitsu bat" dela onartzen du ezker abertzaleak, baina "agente guztiek lan horretan parte hartu beharko" luketela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea