Politika -

Eleak/Libre mugimendua

A-8a blokeatzeagatik epaituko zituzten bi gazte atxilotu dituzte

Segiren ilegalizazioaren aurka 2007an izandako protesta batean, A-8 autobidean beste gazte batzuekin batera kateatzeagatik epaituko dituzte  Ainara Ladron eta Aritz Azkona.

Ainara Ladron atxilotu duten unea. Argazkia: EiTB
Ainara Ladron atxilotu duten unea. Argazkia: EiTB
Ainara Ladron atxilotu duten unea. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eleak/Libre mugimenduak salatu duenez, larunbat honetan Ainara Ladron atxilotu dute Zarautzen, Segiren ilegalizazioaren aurka 2007an izandako protesta batean, A-8 autobidean beste gazte batzuekin batera kateatu izana leporatuta. Bere aldetik, delitu bera egozten dioten Aritz Azkona Fruizen atzeman dute.

Ainara Ladron, Aritz Azkona eta Naroa Ariznabarreta atxilotzeko eta espetxean sartzeko agindua eman zuen aste honetan Donostiako epaitegi batek, protesta-ekintza horrengatik izandako epaiketan aurkeztu ez izateagatik. Saioa Zerain eta Asier Alberdi ere deituta zeuden epaiketa horretara deklaratzera joateko, eta horiek bai agertu ziren asteazkeneko saioan.

Eleak mugimenduko iturriek baieztatu dutenez, Ladron larunbat goizean atxilotu dute Zarautzen, gazte horien aurkako epaiketagatik Eleak egindako prentsaurreko-protesta batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zarautz bideoak Albisteak