Politika -

Ustezko ustelkeria trikimailua

Agirre: "De Miguelek fede onez eman zituen osatugabeko datuak"

Arabako ahaldun nagusiaren hitzetan, Foru Aldundiko idazkariak ez zuen kargu-bateraezintsunik antzeman.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo de Miguel Administrazio Lokaleko foru diputatu ohiak bere jarduerari buruzko datu osatugabeak eskaini zizkion Diputazioari "fede txarrik gabe", Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusiak azaldu duenez. Bertan, ez zen agertzen De Miguel merkataritza-sozietate bateko administratzaile bakarra zenik.

PPk jarritako ustezko kargu-bateraezintasunen gaineko salaketari erantzuteko agerraldia egin du Agirrek Arabako Batzar Nagusietan. De Miguelek kargua utzi zuen ustezko ustelkeria trikimailuan inputatua izan ostean.

Arabako ahaldun nagusiaren hitzetan, 2008an idazkariak egindako txostenean ez zen kargu-bateraezintasunik antzeman; 2007an De Migulek emandako datuekin egin zuen txostena idazkariak.

Dena den, aurkeztutako informazio horretan, De Miguelek ez zuen azaldu Landaburu Etxea (EAJko Gasteizko egoitza berriaren eraikina erosi zuen enpresa) merkataritza-sozietateko administratzaile bakarra zela. Informazio hori 2008an zehar eman zuen De Miguelek.

"De Miguel ez zuen fede txarrez jokatu, fede onez baizik; izan ere, fede txarrean jardun balitz, bigarren deklarazioan ez zuen informazio hori emango. Ez dakit zergatik ez zuen lehenengo deklarazioan aitortu, baina bigarrenean argi eta garbi irakurtzen da", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea