Politika -

Otegiri erantzunak

Pablo Iglesiasek ezetz erantzun dio Otegiren eskaintzari

Podemoseko idazkari nagusiak aipamena egin zion atzo Arnaldo Otegik Anoetako Belodromoko ekitaldian arratsaldez egin zituen adierazpenei.

Independentistekin bat egiteko ezetza eman dio Iglesiasek Otegiri

1:30

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak asteburuan La Sexta kateari emandako elkarrizketa batean erantzun zien Arnaldo Otegik Anoetako Belodromoko ekitaldian arratsaldez egindako adierazpenei.

Espetxetik atera ostean politikari abertzaleari ongietorria emateko antolatutako ekitaldi horretan, Sortuko agintariak Estatuko nazioetako prozesu eraikitzaileetan parte hartzeko deia egin zion "Espainiako ezker berriari", "Espainian demokratizazioa ematea ezinezkoa dela konturatzen direnean". Horren aurrean, Iglesiasek ezetz erantzun zion.

"Harro nago espainiarra izateaz, eta jakina nire aberria demokratizatu daitekeela", adierazi zuen Iglesiasek. Horren ustez, Podemos alderdi espainiarra da, baina baita euskalduna ere". "Gu ez gara independentista egingo, baina ez dut gaizki ikusten independentistak egotea eta elkarrekin eztabaidatu ahal izatea", gaineratu zuen.

"Demokrata gisa, ez nau pozten norbait alderdi politiko bat eratzeagatik espetxean egotea. Atzerapauso demokratiko bat iruditzen zait", esan zuen.

Eguiguren: "Euskal gizartea ez dago fronteak irekitzeko"

"Euskal gizartea ez dagoela fronteak irekitzeko" erantzun dio Jesus Eguiguren euskal sozialisten presidente ohiak Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruari.

Eguiguren aburuz, Otegik Anoetan eman zuen hitzaldia gogorra izan zen, eta haren alderdiko jarraitzaileak "elkartzera bideratuta zegoen, lidergo eta mezu politiko baten faltan baitzeuden".

"Euskadin ahalik eta azkarren Estatuari bigarren fronte bat zabaltzeko" egin zuen deialdiari dagokionez, Eguigurenek fronte batekin nahikoa dela adierazi du, Kataluniakoari erreferentzia eginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi albisteak Berriak Politika Sorturen azken albisteak Pablo Iglesias albisteak Gaurko azken ordukoa Podemos