Politika -

Baztertua

PP barruko 'ehiza'ren biktima dela esan du Aldecoak

Bizkaiko PPren kontuetako susmoak "hanka-sartze" handi batek eragin dituela baina ez dela "ustelkeria, kudeaketa txarra baizik" azpimarratu du batzarkide 'popularrak'.

Arturo Aldecoa. Argazkia: EiTB
Arturo Aldecoa.
Bizkaiko PPko gerenteak ukatu egin du aberastu zenik txekeak kobratuz

0:11

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arturo Aldecoak esan du ekintza susmagarriengatik "defendatuko" dela eta berretsi du "ehiza" baten biktima sentitzen dela, Bizkaiko PPren kontuetan dauden "justifikatu gabeko gastu" batzuengatik gerente kargutik kendu ostean.

Alfonso Alonso PPren EAEko presidenteak iragarri du alderdiak "azken bururaino" eramango duela mugimendu susmagarrien ikerketa.

Aldecoak Efe albiste-agentziari jakinarazi dio alderdiaren zuzendaritzari itxarongo diola Batzar Nagusiak uzteko eskatzen dion arte, eta ondoren eskaera aztertuko omen du (1999tik da batzarkide).

Ordezkari 'popularra'k berretsi du Bizkaiko PPren barruan egiten ari diren "ehiza" baten biktima sentitzen dela, egunez egun "aldatu" egiten dituztelakoan bere kontra dituzten susmoak.

"Oraindik ez didate argitu ere egin zein den arazoa", gaineratu du.

Bizkaiko PPren batzarkide eta gerente ohiaren esanetan, alderdiaren "kontuetan arazoren bat" atzeman badute, "normalena" berekin bildu eta azalpenak eskatzea izango litzateke, eta alderdiaren datuak eta fakturak PPren zuzendaritza nagusiarekin bat egiten duela azpimarratu du.

Alonsok salatu duen kudeaketari dagokionez, "faktura txikiak ordaintzeko" ohikoa den praktika dela adierazi du. "Ez dago arazorik horrekin, orain mundu bat egiten duten arren, gaineratu du.

Aldecoaren esanetan, "arazoa beste bat da" eta jatorria bi fakturatan dago, 240.000 euroko balioa dutena guztira, eta EAEko PPren esku geratu behar zirenak.

"Faktura horiek hor geratu ziren, inork ez zekien zer egin horiekin, eta duela hamabost egun deitu zidaten esanez Bizkaiak beregain hartu behar zuela horietako bat, 139.000 eurokoa", azaldu du Aldecoak.

Bizkaiko PPren kontuetako susmoak "hanka-sartze" handi batek eragin dituela baina ez dela "ustelkeria, kudeaketa txarra baizik" azpimarratu du batzarkide 'popularrak'.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PP Zer gertatu da Bizkaian? Euskadiko PP Eguneko albisteak Alfonso Alonso bideoak