Politika -

Poliziaren biktimak

Familia pozik, Angel Berrueta biktima politikoa dela aitortzeagatik

Angel Berrueta Espainiako polizia batek hil zuen, tiroz, duela 12 urte. ‘Angel Gogoan’ plataformak hilketa hori inoiz ez ahaztea eskatu du.

'Angel Gogoan' plataformak Iruñean egindako elkarretaratzea. Argazkia: EiTB
'Angel Gogoan' plataformak Iruñean egindako elkarretaratzea. Argazkia: EiTB
'Angel Gogoan' plataformak Iruñean egindako elkarretaratzea. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Familia eta 'Angel Gogoan' plataforma pozik agertu dira, Iruñeko Udalak, lehendabiziko aldiz, Angel Berrueta “motibazio politikoko biktima” bat dela aitortu duelako.

Hala adierazi du Aitziber Berruetak, Angelen alabak, Joseba Asiron Iruñeko alkatearekin bildu aurretik. Duela 12 urte, 2004ko martxoaren 13an, Espainiako polizia batek tiroz hil zuen Berrueta.

“Aurten, Iruñeko Udalak aintzat hartu du eta, beraz, Angel Berrueta ekintza politiko baten biktima izan zela agertuko da liburuetan”, azpimarratu du.

'Angel Gogoan' plataformako ordezkariek esan dute gogor ari direla lanean, antzeko errekonozimendu gehiago egon daitezen eta hilketa hura “inoiz ahaztu ez dadin”.

“Guretzat, errekonozimendua egia da; batzuek gertatutakoa ahaztea nahi zuten, baina gertatu zena ezin daiteke ahaztu”, erantsi dute. “Beste udal batzuei ere aspaldi eskatu genien aitortza hori egiteko, baina orain arte ez da horrelakorik eman”, azaldu dute.

Nafarroako Gobernuarekin ere ildo beretik lan egingo dutela jakinarazi du.

Amaitzeko, datorren igandean, Martin Azpilikueta kalean, 12:00etan, Berrueta oroitzeko egingo duten ekitaldian parte hartzeko deia luzatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Iruñea Nafarroako albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua Polizia abusuen kasuak