Politika -

ETAren agiria

Euskal alderdi politikoek erantzuna eman diote ETAri

Eusko Jaurlaritzaren arabera, ETAk ez du aurkeztu "jarduera terrorista bertan behera uzteko borondaterik".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrizaingo saila

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak ziurtatu duenez, ETAren komunikatuak "ez du iharduera terrorista bertan behera uzteko borondaterik aurkeztu". Hala ere, ETAri "desagertzeko edo indarkeria behin betiko uzteko" eskatzeko "aukera zoragarria" eman die "politika egiteko asmoa duten abertzale erradikalei".

EAJ

PSE

Txarli Prieto Arabako PSE-EEko bozeramalearen ustez, ETAren komunikatuak argi utzi die demokratei "beharrezkoa den bidea batasun politikoarena eta terrorismoa gaitzesten ez dutenen bazterketarena" dela. ETAk "berak bakarrik irtenbiderik ez duela" frogatu duela adierazi du.

PP

Leopoldo Barreda EAEko PPko bozeramalearen arabera, ETAren komunikatuak "disimulurik gabeko zinismoa" erakutsi du. Bere jarrera "argi" utzi du eta "erabateko mesprezua" erakutsi die "aukera politikoari buruz hitz egiten dutenei". Barredak "sirena kantuak ez entzutea" eta batasun demokratikoa bultzatu dezatela eskatu die alderdiei.

Aralar

Aralarren arabera, ETAk gaur argitaratu duen komunikatua "ez da Euskal Herriak espero eta behar zuena", hau da, "borroka armatuaren erabateko amaiera". "Gatazka politikoak bide politikoen bidez bakarrik konpondu daitezkeela" gogoratu du Aralarrek.

EA

EB

Mikel Arana Ezker Batua Berdeak-eko koordinatzaile nagusiarne ustez, ETAk ezker abertzaleari aurre egin dio eta "erabakiak hartzen dituena eta azken hitza duena" bera dela erakutsi nahi dio.

UPyD

Gorka Maneiro UPyDko parlamentariak "fikziozko nobela" batekin parekatu du ETAren komunikatua eta polizia frantziarraren hilketaren bertsioa kontatzerakoan ETAk gizartea "lelotzat" hartu duela adierazi du. Maneirok demokratak batera egotera deitu ditu ETAren erabateko desagerpena lortu arte.

EAE/ANV

Miren Legorburu Hondarribiako ezkerabertzalearen ordezkariak eta EAE/ANVko zinegotziak ETAk "pilotaeuskaldunen eskutan" dagoela adierazi zuela ziurtatu du. Euskaldunakdira "haien etorkizuna zehaztu" eta batera eraiki behar dugun"eraikuntzaren" oinarriak ezarri behar dutenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea