Politika -
barne hauteskundeak
Kaliangora: 'Auditoria eskatzea ez da Ahal Duguren aurkako eraso bat'
"Gardentasuna eskatzea guztiz normala da", gaineratu du Pilar Garrido zerrendaburuak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EAEko Ahal Duguko Kaliangora hautagaitzako kideek berretsi egin dute barne hauteskundeei kanpo auditoria bat egiteko eskaera, hainbat "irregulartasun" izan diren "susmoa" baitute. Besteak beste, hautesleen % 25 (775 pertsona) bozketen egunetan bertan erroldatu zirela aipatu dute.
Hauteskundeen emaitzak jakin baino lehenago, Kaliangorak eta beste zenbait hautagaitzak auditoria egitea eskatu zuten.
Bozketa horietan, militanteek Nagua Alba Aurrera Begirako burua hautatu zuten EAEko Ahal Duguko idazkari nagusi. Herritar Kontseilua Aurrera Begirako 29 pertsonak eta Kaliangorako seik osatuko dute.
Nolanahi ere, Pilar Garrido Kaliangorako hautagaiak deitoratu du auditoria egiteko eskaerak ez duela oraindik erantzunik jaso Estatuko Podemosen partetik.
Horren esanetan, eskaera hori egitea "ez da Podemosen aurkako eraso bat". Are gehiago, alderdia "indartu" egiten du. "Gardentasuna eskatzea guztiz normala da", nabarmendu du.
Bestalde, Garridok azaldu du Kaliangorako kideak larunbatean bilduko direla, mugimendua desegiteko egutegia zehazteko. Hori "epe laburrean" egitea espero dute.