Politika -
Pulpo operazioa
Galiziako PSOEko burua inputatu dute, ustelkeria auzi batean
Besteak beste, funtzionario-eroskeria, prebarikazioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzi diote Jose Ramon Gomez Besteirori.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Jose Ramon Gomez Besteiro Galiziako PSOEko buruak inputatu gisa deklaratu beharko du, Pulpo operazioaren baitan. Besteak beste, funtzionario-eroskeria, prebarikazioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzi diote.
Buruzagi sozialistak maiatzaren 11n deklaratu beharko du, Galiziako Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez.
Ikerketa 2013ko ekainaren 11n hasi zen, langile batzuek irregulartasunak salatu baitzituzten bidaiak sustatzeko programa batean.
Gainera, hainbat enpresari (Monbus taldea, kasu) ustez egindako mesedeak eta diru-laguntzea publikoetan antzemandako ustezko iruzurra ere ikertzen ari dira.