Politika -

Jake operazioan kartzelatuta

Aske utzi dute Jon Enparantza abokatua, seme-alabak zain ditzan

Emaztea larri dago, ospitalean, eta ez dute nork zaindu bost seme-alabak (hiru 10 urtetik beherakoak dira).

AGENTZIAK | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jon Enparantza ETAko presoen abokatua aske geratu da gaur arratsaldean, 25.000 euroko bermea ordaindu eta gero, seme-alabak zaintzeko.

Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak erreparatu egin dio Enparantzaren sendiaren egoerari. Izan ere, emaztea larri dago, ospitalean, eta ez dute nork zaindu bost seme-alabak (hiru 10 urtetik beherakoak dira).

Fiskaltza ere ados agertu da askatzearekin, "arrazoi humanitarioak tarteko".

Epaileak Estatutik ez ateratzea eta pasaportea entregatzea agindu dio. Gainera, astero epaitegira edo polizia-etxera bertaratzea ere ezarri dio.

Enparantza duela bi urte baino gehiago espetxeratu zuten, "Jake" operazioan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Presoak bideoak ETA albisteak Albisteak Abokatuak azken ordukoa