Politika -

Erreferendumetik 30 urte

Kakitzatek Euskal Herriak NATOri uko egin ziola gogoratu du

Koordinadora antimilitaristak mobilizazio bat egin du Bilbon larunbat honetan, NATOn sartzea ala ez erabakitzeko egin zen erreferendumaren 30. urteurrena bete denean.

Kakitzat koordinadora antimilitaristak egindako mobilizazioa. Argazkia: EITB
Kakitzat koordinadora antimilitaristak egindako mobilizazioa. Argazkia: EITB
Kakitzat koordinadora antimilitaristak egindako mobilizazioa. Argazkia: EITB

Agentziak | Ererdakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kakitzat koordinadora antimilitaristak Bilboko Gobernu Militarraren aurrean mobilizazio bat egin du larunbat honetan, NATOn sartzea ala ez erabakitzeko egin zen erreferendumaren 30. urteurrena bete den egunean. Egun horretan, "nabarmen geratu zen Euskal Herriaren gehiengoak gudei eta NATOri uko egin ziela".

Ekimen horren bidez, elkartearen elkartasuna adierazi nahi izan diete "Estatuek eta NATO bezalako erakunde militaristek bultzatzen dituzten gerra eta gatazken eraginez beren jaioterritik alde egin behar dutenei".

Ekimenaren antolatzaileek gogoratu dutenez, "1986an egin zen erreferendumean nabarmen geratu zen Euskal Herriaren gehiengoak gudei eta NATOri uko egin ziela. Hala erakutsi zuten izandako emaitzek: Bizkaian % 64,6 ezezko boto egon ziren; Gipuzkoan, % 68,6; Araban, % 59,5 eta Nafarroan, % 52,7".

"1986ko martxoaren 12an, Euskal Herriak nabarmen esan zion ezetz gastu militarrari, gatazkak indarkeriaren bidez konpontzeari, politika armamentistakoei eta militarismoari", errepikatu du plataforma antimilitaristak.

Bestalde, adierazi duenez, "NATO bezalako erakundeek bultzatutako gatazka belikoek eragiten dituzten ondorioen adibide argi eta dramatikoa da egun beren etxeak utzi behar dituzten milioika pertsonen egoera".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak NATO bideoak Eguneko albisteak