Politika -

"Faszista" hitzarekin

Aralarren Iruñeko egoitzan pintadak egin dituzte

Alderdiak "adierazpen askatasuna errespetatzen ez duen jende honen jarrera" salatu du ohar batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aralarrek bere Iruñako egoitzan (Rincon de la Aduana plazan) agertu diren pintadak salatu ditu gaur. Alderdiak jakinarazi duenez, egoitzako hormetan "faszista" hitza idatzi zuten atzo eguerdian zenbait ezezagunek. Pintadak atzo eguerdian, egun argiz, egin zituztela azaldu dute zenbait auzokideek.

Horregatik, Aralarrek "adierazpen askatasuna errespetatzen ez duen jende honen jarrera" salatu du ohar batean. "Hau guztia Aberri Egunean gertatu zen gainera, eta egileak anonimatuan aritu ziren", azaldu dute.

Horrez gain, Aralarrek "ez du ulertzen" pintadak egin eta 24 ordu beranduago Udalak "oraindik ezer egin ez izana".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea