Politika -

Auzitegi Nazionala

Fiskaltzak 12 urteko espetxe zigorra eskatu du Otegirentzat

12na urteko espetxealdia eskatu du Permachentzat eta Etxeberriarentzat ere. 'Herriko tabernen' auziko gainerako 40 akusatuentzat 8 eta 10 urte arteko kartzela-zigorrak eskatu ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak 12 urteko espetxe zigorra eskatu du Arnaldo Otegi, Joseba Permach eta Rufino Etxeberria Batasuneko kide ohientzat ETAko kide izatea leporatuta.

ETA herriko tabernen bidez finantzatu ote zen ikertzeko zabaldutako auzian, 10 urteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak legez kanporatutako alderdiko beste 20 kiderentzat ETAko kide izatea egotzita eta 8 urtekoa gainerako 17rentzat ETAri laguntzea leporatuta.

Hamarna urteko kartzela-zigorra eskatu du fiskalak ezker abertzalearen beste 20 kiderentzat ETAren kide izateagatik, eta beste 17 inputatuentzat 8 urteko kartzela-zigorra eskatu du talde armatuari laguntzeagatik.

40 akusatu

Baltasar Garzon epaileak bideratutako auzi horretan 43 pertsona auzipetuta dauden arren, horietako 40 akusatu ditu fiskalak. Izan ere, Jon Idigoras 2005an hil zen, Juan Antonio Urrutikoetxea, "Josu Ternera", ihes eginda dago eta Jon Salaberria, Frantzian preso dago 2008ko maiatzetik.

Otegi, Permach, Etxeberria eta beste akusatu batzuk "ETAk diseinatutako proiektua babesteko zenbait ekintzen antolaketa ahalbidetu zuten", fiskalaren ustez.

Honako auzipetuentzako hamar urteko kartzela-zigorra eskatzen du Fiskaltzak: Karmelo Landa, Juan Cruz Aldasoro, Joseba Alvarez, Jose Luis Elkoro, Josu Iraeta, Adolfo Araiz, José Antonio Egido, Segundo Lopez de Aberasturi, Juan Carlos Rodriguez Gonzalez y Mikel Arregi.

Halaber, ETAko kide izatea leporatzen diete honakoei: Esther Agirre, Miren Jasone Manterola, Floren Aoiz, Kepa Gordejuela, María Isabel Mandiola, Juan Pedro Plaza y Antton Morcillo, Santiago Hernando Saez, Santiago Pio Quiroga y Jon Gorrotxategi.

ETAri laguntza emateagatik, berriz, ondorengo hauek akusatu dituzte: Jose Luis Franco, Maite Amezaga, Joseba Mikel Garmendia, Juan Francisco Martinez Betanzos, Juan Ignacio Lizaso, Jaione Intxaurraga, Joseba Imanol Cortazar, Ruben Andrés Granados, Enrique Alaña, Agustin María Rodríguez Burguete, Patxi Jagoba Bengoa, Idoia Arbelaiz, Izaskun Barbarias, Sabino Del Bado, Vicente Enekotegi, Andres Larrea y Pedro Felix Morales.

Otegi, kartzelan dagoen bakarra

Akusatuen artean, Arnaldo Otegi kartzelan dagoen bakarra da. Joan den martxoan Auzitegi Nazionalak askatasuna ukatu zion delitua errepikatzeko arriskua zegoela uste zuelako. 2009ko urrian sartu zuten kartzelan Otegi ''Bateragune'' izenarekin Batasuna berreraikitzen saiatzeagatik.

Martxoan ere, Permach, Aldasoro eta Alvarez 50.000 euroko fidantzapean aske utzi zituen epaileak; lehenengo biak 2007ko urriaren 4tik preso zeuden Batasunaren Mahai Nazionala berritzeko Seguran (Gipuzkoa) egindako bilera batean parte hartzeagatik.

Karmelo Landari ere, findantza berdina jarri zioten 2010eko otsailean. Etxebarria, ordea, aske utzi zuten behin behineko espetxealdia agortu ostean; dena den, pasaportea kendu zioten eta epailearen aurrean astero aurkezteko agindu zioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea