Politika -

Barometroa

Independentziaren aldeko gehiengoa ahuldu egin da Katalunian

Kataluniako barometroaren arabera, JxSí eta CUP alderdiek elkarrekin eratzen duten gehiengo absolutua hari-harian egongo litzateke, ezkerreko bilgunearen aurrean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

JxSí-k hauteskundeak irabaziko lituzke berriro, baina 4-6 eserleku galduko lituzke Kataluniako legebiltzarrean; horrenbestez, CUPekin batera duen independentziaren aldeko gehiengoa hari batean legoke, bere emaitzak bikoiztuko lituzkeen ezkerreko bilgunearen aurrean (Kongresura begira garaipena errepikatzeaz gain).

Horrela dio Kataluniako Generalitateko Ikerketa Zentroak plazaratu duen 2016ko Iritzi Politikoaren Barometroak. Barometro horren arabera eta hauteskunde orokorrak errepikatuko balira, En Comú Podem alderdiak garaipena eskuratuko luke berriz Katalunian (12 eserlekurekin); bitartean,  ERC eta Ciudadanosek ordezkaritza areagotuko lukete.

1.500 pertsona aritu dira galdetegiko galderei erantzuten, eta, emaitzen arabera, Katalunian beste hauteskunde autonomiko batzuk eginez gero, Junts pel Sí koalizio independentistak behera egingo luke, eta jaitsiera horrek arriskuan jar lezake egun Kataluniako ganberan independentziaren aldekoek daukaten gehiengoa.

Gauzak horrela, 56-58 eserleku pilatuko lituzke (orain 62 ditu), eta horiek CUPek bereganatuko lituzkeen 9-11 eserlekuekin (egun 10 ditu) batuz gero, ozta-ozta osatuko lukete egun Legebiltzarrean duten gehiengoa (68 eserleku).

Egun oposizioko lehen alderdia den Ciutadans 25 eserleku izatetik 22-23 eserleku izatera pasatuko litzateke. Indar gehienez agertuko litzatekeen alderdia, berriz, Catalunya Sí Que Es Pot da (ICV eta Podem alderdiak biltzen dituena), bere ordezkaritza bikoiztuko bailuke 11tik 21-23ra diputatu izatera igaroz.

Miquel Icetaren PSC alderdiak 2 eta 3 eserleku artean bilduko lituzke (13-14), eta PPCk 9-11, Xavier García Albiolek irailaren 27an lortu zituen 10 diputatuetatik gertu.

Gauzak horrela, En Comú Podem alderdiak Kongresuan egun dituen 12 eserlekuei eutsiko lieke. Haren atzetik ERC legoke, egun dituen eserlekuetatik 10-11ra igarota. Kontrara, Democràcia i Llibertat alderdiak behera egingo luke, 8tik 6-7ra pasatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Gaurko azken ordukoa Kataluniako Hauteskundeak gaur