Politika -
'Margüello auzia'
Jaurlaritzaren Osasun Saileko hiru goi-kargu ohi epaituko dituzte
Ustezko irregulartasunak 2006an egin zituzten, Osasun sailburua Gabriel Inclan zenean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Jose Carlos Margüello Gurutzetako Opsitaleko Kalitate buruzagi izandakoa, bere bazkidea eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko sailburuorde ohia eta zuzendari ohi bat epaitzeko zantzuak antzeman ditu Bilboko epaitegi batek, 2006an Osakidetzaren kontratuetan irregulartasunak egitea egotzita.
Gaur argitaratutako txostenaren arabera, prebarikazioa, influentzia-trafikoa, diru publikoa bidegabe erabiltzea, iruzurra eta funtzionarioekin debekatutako negoziazioak egin izana leporatzen die epaileak; antza, kontratu publikoak lortzeagatik sei milioi euro kobratu zituzten.
Orain, Fiskaltzak eta akusazioek ahozko epaiketa hastea edo auzia artxibatzea eskatu behar dute.
Ustezko irregulartasunak EAJren agintaldian eta Osasun sailburua Gabriel Inclan zela gertatu ziren.