Politika -

ANak aginduta

Atristrain eta Guinea ETAko ustezko kideak espainaratu dituzte

Bestalde, Auzitegi Nazionalak 34 urteko kartzela zigorra ezarri dio Juan Antonio Olarra Guridi ETAko buru ohiari, Antonio Muñoz Cariñanos militarraren hilketa agintzeagatik, 2000ko urrian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Atristrain Gorosabel eta Jesús Guinea Sagasti ETAko ustezko kideak Espainiaratu ditu gaur Frantziak, Auzitegi Nazionalak eskatuta.

Espainiako Poliziak Paristik Madrilera eraman ditu Atristrain eta Ginea, Espainiako epaileen aurrean ager daitezen.

40 urteko Atristain bere burua entregatu zuen martxoaren 6an, Biarritzeko aireportuko polizia etxean. Ibai Beobide ETAko ustezko burua atxilotu ondoren, Gipuzkoatik alde egitea lortu zuen.

Imanol taldeko kidea izatea leporatu diote Atristrainen. Bestalde, Guineak 10 urteko kartzela zigorra bete beharko du Espainian, kale indarkeria egotzita.

Bestalde, Auzitegi Nazionalak 34 urteko kartzela zigorra ezarri dio Juan Antonio Olarra Guridi ETAko buru ohiari, Antonio Muñoz Cariñanos koronel-medikuren hilketa agintzeagatik, 2000ko urrian.

Epaileak 28 urteko zigorra egotzi dio hilketa delitu batengatik, beste hiru urte armak edukitzeagatik eta beste hiru urte dokumentu ofizialak hainbatetan faltsutzeagatik.

Horrez gain, hildako militarraren familiari milioi bat euro ordaindu beharko dizkio, atentatua egin zuten ETAko beste bi kideekin batera.

Olarra Guridi ezin izango da Sevillan sartu kartzelatik atera eta hurrengo bost urteetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea