Politika -

ETA-ren biktima

PSEk 'nazio justuagoa' aldarrikatu du, Priede gogoan

Iñaki Arriola PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusiak esan du PSOE "saiatu" egingo dela Espainian gobernu "erreformista" bat osatzeko gehiengoa lortzen.

Omenaldia Priederi, Orion. Argazkia: Efe
Omenaldia Priederi, Orion.
Juan Priederi, bere heriotzaren 14. urteurren bezperan

0:56

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Arriola PSE-EEren idazkari nagusiak esan du PSOE Espainian Gobernu "erreformista" osatzen "saiatuko" dela, eta "nazio justuagoa" lortzeko lanean Juan Priederen eredua jarraituko duela, 2002an ETAk hil zuen zinegotzi sozialistari erreferentzia eginez.

Arriolak hitzaldi labur bat eman du Orioko hilerrian, ETAk duela 14 urte gaurko egunez hil zuen zinegotziaren hilobiaren ondoan.

Gipuzkoako sozialisten ordezkari andana bertaratu da, tartean Odon Elorza Kongresuko diputatua, Jose Ignacio Asensio Ingurugiroko foru diputatua eta Jesus Eguiguren PSEren presidente ohia.

Gipuzkoako sozialisten buruak azpimarratu du egoera politikoa "kezkagarria" dela, Diputatuen Kongresuaren osaerarekin "zaila" izango delako kudeatzea, baina PSOE "saiatu" egingo dela berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Sozialista Albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Espainiako Gobernua albisteak ETA albisteak Euskal sozialistak Prentsa digitalaren azken orduko Orio Albisteak Terrorismoaren Biktimak Gaur