Politika -

Nafarroako Gobernua

Gervasio Sanchez eta Atxaga, elkarbizitzari buruzko jardunaldietan

Planetarioan egingo dituzten jardunaldietan bakearen kultura sustatzeko gogoeta eragin nahi dute.

Ollo kontseilaria, jardunaldien aurkezpenean. Argazkia: Efe
Ollo kontseilaria, jardunaldien aurkezpenean.
Ollo kontseilaria, jardunaldien aurkezpenean. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak Bakearen, Elkarbizitzaren eta Giza Eskubideen gaineko I. Jardunaldiak antolatu ditu, artearen ikuspuntutik gogoeta eragiteko, eta Gervasio Sanchez argazkilariak eta Bernardo Atxaga idazleak parte hartuko dute, besteak beste.

Sanchezek Espainiako Argazkilaritza Saria, Jaime Brunet Nazioarteko Saria eta Ortega y Gaset Saria irabazi ditu, besteren artean, eta gerretan dago espezializatua. Apirilaren 7an hitzaldia emango du Giza Eskubideen inguruan, Iruñean.

Apirilaren 13an, berriz, Atxagak 'Euskal Hiria'z hitz egingo du, Euskal Herriak bizikidetzarako behar dituen oinarriak emate aldera.

Hil horren 16an antzezlana egingo du Proyecto 43-2 konpainiak, indarkeriak gizartean egin duen mina islatzeko arte eta pedagogia ekimen baten bitartez.

Horretarako, terrorismoaren biktima batek eta biktimarioak bitartekari baten bidez izango duten elkarrizketa antzeztuko dute.

Azken saioa apirilaren 20an izango da, Batetik taldearen eskutik. "Eta hik zer?" antzerki parte-hartzailearekin bizikidetza eta adiskidetzea sustatuko dituzte, gatazken konponketarako kultura eta hezkuntza oinarri estrategikotzat hartuta.

Planetarioan egingo dituzten jardunaldietan bakearen kultura sustatzeko gogoeta eragin nahi dute, Ana Ollo kontseilariak aurkezpenean azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Bernardo Atxaga bideoak Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua albisteak