Politika -

Gürtel auzia

Esperanza Aguirre: "Nik atera dut argitara Gürtel sarea"

Madrilgo Parlamentuan adierazi duenez, berari esker Gürtel sarea desestali ahal izan dute, Francisco Correari Majadahondako lur zati bat "bere prezioaren erdira" saldu ez zionean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esperanza Aguirre Madrilgo presidentearen iritziz, ''Gurtel'' sarea berari esker atera da argitara, Francisco Correari Majadahondako lur zati bat "bere prezioaren erdira" saldu ez zionean. "Nik desestali nuen Gürtel sarea", esan du Madrilgo Legebiltzarrean.

"Pozik nago, niri esker auzi hau desestaltzea lortu dutelako, Correari lur zati bat saldu ez nionean. Correak, dirua lortzeko, lur-zati hori salneurriaren erdira saltzeko eskatu zidan, eta nik ezetz esan nion. Hor atera zen dena argitara", nabarmendu du. Hemizikloan adierazpenak egin dituenean, PSOEko eta Iuko diputatuen protesta eta oihuak entzun dira.

Ondoren, hedabideei esan die alderdi politikoek "ustelkeria errefusatu" egin behar dutela. "Politiko batek egin dezakeen deliturik txarrena, bere kargua aberasteko erabiltzea da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea