Politika -
'Gurtel auzia'
Jesus Merino diputatuak baja eskatu du PPn
'Gurtel auzi'ko sumarioaren arabera, Merinok 254.000 euro jaso zituen eta Francisco Correarekin zerikusia zeukan.
Erredakzioa
Jesus Merino diputatuak behin behineko baja eskatu du Alderdi Popularrean, agiri batean jakinarazi duenez. Merino ''Gurtel auzia''n inputatu gisa dago eta militantzia uztea eskatu dio PPri, alderdiari kalterik ez sortzeko.
Luis Barcenas senatariak dimititu eta bost ordu beranduago baja eskatu du Merinok. Aurretik, Luis Barcenas senatariak dimisioa eman du PPren diruzain moduan eta behin behineko baja eskatu du Alderdi Popularrean. Erabakia ''Gürtel auzia''ren sumarioa publiko egin eta Barcenasek legez kanpoko komisioetan 1,3 milioi euro eskuratu zituela zabaldu eta bi egunera iritsi da senatariaren erabakia.
"Alderdi Popularrarentzat ebatzi egokiena onartzeko prest nagoela uneoro adierazi dut", esan du.
''Gurtel auzi''ko sumarioaren arabera, Merinok 254.000 euro jaso zituen eta Francisco Correarekin zerikusia zeukan.