Politika -
Erreakzioak
Ezker Abertzalea: "PSOEk prozesu demokratikoa zapuztu nahi du"
Agiri batean esan dutenez, PSOEk "errepresioaren bidez" eta "salbuespen legeak erabiliz" saihestu nahi du "borroka politiko eta demokratikoa".
Erredakzioa
Ezker Abertzalearen ustez, "martxan dagoen prozesu demokratikoa" zapuztu egin nahi du Espainiako Gobernuak.
Ohar batean, Batasunako 40 buru ohien kontra Fiskaltzak eskatu duen kartzela zigorrari erantzun dio ezker abertzaleak. Zigor eskaera horrekin ezker abertzalea "geldiezinezko prozesu demokratikotik" atera nahi dutela salatu du.
Agirian esan dutenez, PSOEk "errepresioaren bidez" eta "salbuespen legeak erabiliz" saihestu nahi du "borroka politiko eta demokratikoa".
Honen aurrean, ezker abertzaleak berretsi egin ditu ''Zutik Euskal Herria'' dokumentuko irizpideak, hau da, "prozesu demokratiko" baten alde agertu da.