Politika -

Auziperatzearen kontra

Ehunka lagun bildu dira Auzitegi Nazionalaren parean, Garzonen alde

Manifestariek Genova kaleko ibilgailu-zirkulazioa eten dute, Facebooken egindako deialdi bati erantzunez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

500 pertsona inguru bildu ziren atzo arratsaldean, Facebook sare sozialean egindako deialdi bati erantzunez, Madrilgo Auzitegi Nazionalaren parean Baltasar Garzon epaileari babesa emateko asmoz, Auzitegi Gorenak zigor prozedura bat ireki duelako haren kontra frankismoko desagerpenen ikerketan prebarikazio delitua egin zuelakoan.

Manifestariek Genova kaleko autoen zirkulazioa eten zuten, segurtasun indarren zaintzapean.

Protesta deitu zuten elkarteek Garzon epailearen aldeko ekitaldi gehiago egingo dituztela iragarri zuten, besteak beste, apirilaren 24an Espainiako Estatuko herri guztietan. Era berean, UGT eta CCOO sindikatuen ekimenarekin bat egin zuten, apirilaren 13ko ekitaldirako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea