Politika -
Prebarikazioagatik
Varela eta Saavedra salatu dituzte Memoria Historikoko bi elkartek
Baltasar Garzon Auzitegi Nagusiko epailearen aurka aurkeztutako kereilak bideratzen ditu Varelak.
Erredakzioa
Memoria Historikoa berreskuratzeko Kataluniako eta Mallorkako erakundeek, Luciano Varela Epaitegi Goreneko epaileari eta Juan Saavedra gai penaletarako gelako presidenteari kereila jarri diete gaur prebarikazioagatik Epaitegi Gorenean. Horrela azaldu du Llani Alvarez Frankismoaren Biktimen Kolektiboko Koordinakundeak epaitegiaren atarian egindako adierazpenetan. Diktaduraren errepresioa jasan zutenen familiak bildu dira bertan, Baltasar Garzon Auzitegi Nagusiko epaileari babesa eskaintzeko.
Varelak, Manos Limpiasek eta Falange Españolak Garzonen aurka aurkeztutako kereilak bideratzen ditu.
Auzitegi Nazionaleko epailearen aurka zabaldutako prozedurak "haserre bizia" eragiten diela adierazi du Alvarezek komunikatu baten bitartez.
Varelak, Garzonen aurka inputazioa mantentzeagatik prebarikazio delituan erori dela diote erakunde hauek.