Politika -
'Gurtel' auzia
'Gurtel'eko "nazkagarriak" defendatzea egotzi dio Rubalcabak PPri
'Gurtel' auziaren ikerketak hasi zirenetik, PPko agintariek "epaileak, fiskalak eta poliziak iraindu" baino ez dutela egin salatu du Barne ministroak.
Erredakzioa
PPko zenbait agintarik ''Gurtel'' auzian inputatutako "nazkagarriak defendatzen saiatu dira Poliziari, epailei eta fiskalei erasotzen" eta jardunbide hori "eutsiezina eta defendaezina" da, Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroaren hitzetan.
PPko agintariak inputatuak dauden ''Gurtel'' trikimailuari buruz mintzatu da Barne ministroa.
Francisco Alvarez Cascos PPko idazkariorde ohiaren eta Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiaren adierazpenei buruz hitz egin du Rubalcabak. Poliziak frogak faltsutu zituela esan zuen Cascosek; Cospedalek, ordea, zenbait inputaturen jardunbidea "lotsatu eta nazkatu" egiten dutela esan du gaur.
''Gurtel'' auziaren ikerketak hasi zirenetik, "epaileak, fiskalak eta poliziak iraindu baino ez dute egin PPko agintariek auziaren inguruan kezka sortzeko", esan du Barne ministroak.