Politika -

Euskal autogobernua

Kontzertu Ekonomikoaz 'ezjakina' izatea egotzi dio Erkorekak C’s-i

Kontzertu Ekonomikoak ezingo duela Europaren baitan luzaroan iraun adierazi zuen Ines Arrimadasek eta gaur Jaurlaritzak erantzun dio.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. Artxiboko irudia: EiTB
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea. Artxiboko irudia: EiTB
Kontzertuak europako araudian onarpena duela dio Jaurlaritzak

0:38

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontzertu Ekonomikoaz "ezjakintasuna" izatea egotzi dio Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Ciudadanos alderdiari, eta Europako markoaren baitan "primeran" bat egiten duela ziurtatu du.

Kontzertu Ekonomikoak ezingo duela Europaren baitan luzaroan iraun esan zuen atzo Ines Arrimadas Ciudadanos alderdiaren Kataluniako buruzagiak, nahiz eta onartu zuen gaur egun Espainiako Konstituzioan jasota dagoela. Gaur, Eusko Jaurlaritzak erantzun dio Ciudadanosi.

Eusko Jaurlaritzaren gobernu bileraren osteko agerraldian Erkorekak nabarmendu duenez, alderdi laranjak Kontzertu Ekonomikoari buruzko ezjakintasuna ei du. "Dokumentatuta dagoen hiritar ororen gisan, Kontzertu Ekonomikoak Europaren estaldura duela jakin beharko luke Ciudadanosek", gaineratu du.

Ildo horretan, Luxenburgoko bi epairi egin die erreferentzia, zeinen baitan "autonomien finantza erregimenak bateragarriak dira zuzenbide europarrarekin". "Ez dakit Ciudadanosek nondik atera duen bateraezinak direla dioen eta berandu baino lehenago Europak Kontzertu Ekonomikoa bertan behera utziko due kontu hori", nabarmendu du.

Josu Erkorekaren hitzetan, gaur egun jakina da Kontzertu Ekonomikoak "primeran" uztartzen dela Europar Batasunaren baitan. Horrenbestez, ezjakintasuna tarteko, "hainbat alderdi politikok" Kontzertu Ekonomikoa kritikatzea salatu du.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Kontzertu Ekonomikoa Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Ciudadanosi buruzko albisteak Eguneko albisteak