Politika -
Gobernu Kontseiluaren ostean
70 ekimeneko egutegia aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak
Berdintasun plana, Elkarbizitza Demokratikorako plana eta Unibertsitate plana ekainean jarriko dituzte martxan eta irailerako, Genero Indarkeriaren Aurkako plana abiatuko dute.
Erredakzioa
Lehenengo planak ekainean abiatuko dituzte, hain zuzen, Berdintasun plana, Elkarbizitza Demokratikorako plana eta Unibertsitate plana. Genero Indarkeriaren Aurkako plana abiatu nahi du Jaurlaritzak.
Hezkuntza sailean, halaber, hezkuntza kurrikulum berriak eta hiru hizkuntzako hezkuntza jasotzen dituzte.
Babes ofizialeko pisuetako prezioen eredu berria ezarri nahi du Gobernuak eta etxebizitzaren hitzarmen soziala adostu nahi du.
Euskal Osasun Planaren (2012-2020) bidez, osasun sistemaren erreforma "apurkakoa eta sakona" egin nahi dute eta Osasun Publikoaren Euskal Agentzian abiatu.
48 lege proiektu
Egitasmoez gain, Exekutiboak 48 lege onartzeko asmoa du legealdi honetan.
Horietako hamaika lege proiektu Eusko Jaurlaritzako sail guztiei eragiten die. Aipagarrienak dira, Finantza legea, Aurrezki Kutxen legea edo Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde legea aldatzeko legea.