Politika -

Eusko Jaurlaritza

Gaur jaioko da Gasteizen Biktimen parte hartzearen Euskal Batzordea

Ekitaldia bukatzean, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak adierazpenak egingo ditu, batzordearen helburuak eta nondik norakoak azaltzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Terrorismoaren Biktimen parte hartzearen Euskal Batzordea gaur sortuko dute, Gasteizen egingo duten ekitaldi batean.

Ekitaldia bukatzean, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak adierazpenak egingo ditu, batzordearen helburuak eta nondik norakoak azaltzeko.

Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egiteko 2008ko ekainean onartutako Legean aurrikusitako neurrietako bat da.

Administrazioa eta biktimen erakundeak uztartuko ditu eta beraiekin nolabaiteko zerikusia duten politika publikoetan biktimek duten partehartzea bideratuko du.

Batzorde berriaren funtzio aipagarrienak dira ondorengoak: biktimen erakundeen eta euskal administrazio publikoen arteko harremanak bideratzea, Eusko Jaurlaritzari laguntza eta babes publikoak banatzeko proposamenak aurkeztea, biktimekiko Jaurlaritzak dituen asmoak ezagutzea eta beraiekiko politika publikoak hobetzeko beharrezkoak direla uste duen edozein proposamen administrazioaren aurrean aurkeztea, besteak beste.

Osaerari dagokionean, Administrazioko kideak eta gizarte zibilekoak uztartuko ditu batzorde honek. Herrizaingo Saileko eta Terrorismoko Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzako ordezkariak eta Herrizaingo sailburua izango dira Jaurlaritzako aldeko kideak eta gizarte esparrukoak, aldiz, biktimei laguntzea xede duten erakunde eta fundazioetako kideak eta erakunde bakezaleetako kideak izango dira sortu berri den Batzordean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea