Politika -

PSOE-Ciudadanos ituna

Podemosek galdeketaren emaitzen berri emango du gaur

Podemosen izena emanda dauden 393.538 lagunetatik 149.513k eman dute botoa alderdi moreak PSOE-Ciudadanos itunari buruz ostegunetik larunbatera egindako galdeketan.

Ahal Dugu Euskadiko kideak beste bozketa batean. Artxiboko irudia: EiTB
Ahal Dugu Euskadiko kideak beste bozketa batean. Artxiboko irudia: EiTB
Ahal Dugu Euskadiko kideak beste bozketa batean. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdiko oinarriei egindako galdeketaren emaitzen berri emango du gaur Pablo Echenique Antolakuntza idazkariak Zaragozan.

Podemos alderdian izena emanda dauden 393.538 lagunetatik 149.513k eman dute botoa alderdi moreak PSOE-Ciudadanos itunari buruz ostegunetik larunbatera egindako galdeketan. Podemosek emaitza horren araberako jarrera hartuko du Espainiako Gobernua osatzeko negoziazioetan.

Denan den, Podemosen esanetan, 204.906 dira jarraitzaile "aktiboak", eta, beraz, aktibo direnen %72k eman dute botoa. Podemosek "oinarrien iritzia" ezagutu nahi du, eta alderdi morea kontaketa egiten hasi da. Horretarako, azken urtean parte-hartzeari buruzko webgunean izena eman dutenak eta azken bozketa honetan parte hartu dutenak batu ditu.

Galdeketa honetan, bi galdera egin dizkie alderdi moreak jarraitzaileei: "Riveraren eta Sanchezen itunean oinarritutako gobernua nahi al duzu?" eta "Podemosek, En Comu Podemek eta En Mareak proposatzen duten gobernu aldaketarako proposamenarekin bat egiten al duzu?". Galdeketako emaitzak astelehenean emango dituzte jakitera.

Alderdiko zuzendaritzak ezetzaren aldeko kanpaina egin du, eta "valentziar erako" gobernua osatzea aldarrikatu du.

Ezustekorik izan ezean, Podemoseko oinarriek ezetz esango diote PSOEren eta Ciudadanosen arteko gobernua babesteari.

Oinarriek zuzendaritzaren jarrera babesten ez badute eta PSOE-Ciudadanos gobernuari babesa ematen badiote, Podemosek aldaketak egin beharko ditu. Alderdi moreak onartu duenez, kasu horretan zuzendaritzak indarra galduko du, eta estrategia birplanteatu beharko du, erantzukizuna hartuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Albisteak PSOE Espainiako Gobernua albisteak Ciudadanos Gaurko azken ordukoa Podemos