Politika -

Gernikan

Ultraeskuindarrak diruz ez laguntzeko eskatu dio EAJk Estatuari

Iñigo Urkullu EBBko presidenteak baieztatu duenez, Manos Limpias, Dignitad y Justicia eta AVT bezalako erakundeek Egunkariaren eta Garzon epailearen auziak bultzatu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu Euskadi Buru Batzarreko presidenteak Manos Limpias, Dignidad eta Justizia edo AVT bezalako erakunde ultraeskuindarren "subentzioekin" akabatzea eskatu die alderdi sozialistari eta Estatuko erakundeei. Elkarte horiek Egunkariaren eta Audientzia Nazionaleko epailearen, Baltasar Garzonen, auziak bultzatu dituzte, azken honi prebarikazioa leporatuta.

Halaber, Gernikako batzokian Urkulluk "ahuena altxatzea" leporatu dio PSOEri, Audientzi Nazionaleko magistratuaren kasuan, orain, "estu eta larri" dabiltzanean.

Gainera, EBBko presidenteak gogoratu duenez, sozialistek eta popularrek erakunde ultraeskuindarrak tresna moduan erabili dituzte "interesatu zaien momentuan", EAJ eta Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiaren kontra egiteko, alegia. Urkulluk bere buruari galdetu dio "noiz arte" jarraituko duen Estatuak erakunde hauei diru-laguntzak ematen.

Bestalde, Urkulluk azaldu duenez, Lopez lehendakaria "isilik" mantentzen da "Zapateroren" enpresen blindajearen kontrako zuzenketaren aurrean. Hortaz, Lopezek "euskal industriaren proiektuetan inplikazio falta" erakusten duela ziurtatu du Urkulluk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea