Politika -
Manifestazioak
Protestak Bilbon eta Donostian azken atxiloketen aurka
Jesus Mari Larrazabal EAko parlamentarioaren ustez, abokatuen atxiloketak "independentisten bateratze une politikoari Estatuak eman dion erantzuna da".
Erredakzioa
Milaka lagunek manifestazioak egin dituzte Bilbon eta Donostian ETAren kontrako azkeneko Polizia operazioagatik. Astean zehar hamaika lagun atxilotu egin dituzte, ETAko presoak defendatzen ohi dituzten hiru abokatu ere haien artean.
Donostiako protestan Jesus Mari Larrazabal EAko parlamentaria eta Iñigo Iruin eta Aiert Larrarte abokatuak izan dira. Azkenak atxilotuetako baten bulego berean egiten du lan.
Larrazabalek Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak eta bere "ordezkaria den Antonio Camachok" dioten "hitz bat ere sinesten ez" duela ziurtatu du.
EAko ordezkariaren arabera, "atxiloketak "independentisten bateratze une politikoari Estatuak eman dion erantzuna da" hori.
Bilboko manifestazioan Jone Goirizelaia eta Kepa Landa ezker abertzaleko abokatuak izan dira.
Manifestazioa Arriaga plazan amaitu dute eta bertan bi partaidek hitzaldi bat eman dute "Estatuen estrategia errepresiboa" desaktibatzeko deia egin dute, "herri honen benetako prozesu demokratikoa oztopatu nahi baitute".