Politika -

Polizia operazioa

Marlaska hasi da 10 atxilotuak galdekatzen

Inkomunikazio egoeran deklaratuko dute, hau da, konfiantzazko abokaturik gabe, ofiziokoarekin. David Pla ustezko ETAko kidea epailearen esku geratuko da hurrengo orduetan, Parisen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan asteazkenean Bizkaian eta Gipuzkoan atxilotutako hamar lagunei galdeketa egiten hasi da 11:45 aldera Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epailea. Ustez, ETArentzat posta lanak egitea eta haien kideen ihesia kudeatzea leporatu diete. Hiru atxilotu abokatuak dira eta ustez, loturak dituzte ETArekin.

Luis Barroso fiskalaren aurrean egingo dituzte galdeketak. Naia Zuriarrain izan da lehena eta inkomunikazio egoera deklaratuko du, hau da, konfiantzazko abokaturik gabe, ofiziokoarekin.

Guardia Zibilak burututako operazioan, Polizia frantziarrak eta Inteligentzia Zentro Nazionalak (CNI) parte hartu zuten, eta abokatu taldearen ustezko buruzagia atxilotu dute ere. David Plak, ustez, ETAko kupularen eta presoen arteko lotura zen. Ustezko ETAko kidea Parisera eraman dute eta hurrengo orduetan epailearen eskutan utziko dute.

2008an Bordelen atzemandako Francisco Javier Lopez Peña Thierry-ri kendutako dokumentazioari esker aurrera eraman ahal izan dute operazioa.

Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroaren arabera, ETAko kideak defendatzeaz gain, helburu posibleen informazioa biltzen zuten ere, haien artean Rubalcaba bera.

Ustez, atxilotuek beste kideak biltzen zituzten, estortsioaren bidez ETAk lortutako dirua kudeatzen zuten eta "komisario politikoen" papera egiten zuten kartzeletan. Segurtasun indarrek bilatzen zituen ETAko kideen ihesean ere laguntzen zutela leporatu zien Rubalcabak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea